XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jainkoa gizakien argiArgia ta babeslea bear ditu gizakiak: oso bearrezko dituzte gizon-emakume guztiek, ezetz uste ba'dute ere.
Jakinduria, teknika ta aurrerapenak oparo lortu edo eskuratu dituztelako, arro dabiltza gaurko gizakiak: dena badezketela uste dute, beren gaiñetik edo berak baiño goragotik iñoren babesa bear dutenik ez dute uste.
Orrela ote dira gauzak gaurko gizon-emakumeentzat ere?
Eguberri-jaiak ospatzen ari geran egun auetan, beste era batera mintzatzen zaigu Jainkoaren itza: gaurko gizakiei iruditzen ez zaien eran mintzatzen zaigu ain zuzen ere
Berez izkutua da Jaungoikoa, eta bera aundiz ezagutu-eziña da gizkiontzat.
Eta Jaungoiko ori nor den esatera, irakastera, ezagutu-eraztera ta Aren berri guri ematera etorri zen Jesus, Belen'en jaio zela ospatzen dugun Aurtxo-Jainkoa.
Ori ontzat eta egitzat artu izan du siñestunak, orrela siñestu izan du kristauak.
Baiña aldi beren gizakia nor den, gizakiaren benetako egia ta balioa zeintzuk diren ere, gizon-emakumeok ez ditzakegu beren sakonean ongi ezagutu.
Gizakion nortasuna ta etorkizuna ere, Jainkoak adierazi ezik, ez ditzakegu beren osoan ez ulertu ta ez usmatu, gure aalmen utsez bakarrik beintzat.
Gai ontan ere Jesus dugu
Egoki idatzi du Setien'ek, Gipuzkoa'ko Apezpikuak, gizakion argia ez-ezik, gure babesle ta zaindaririk onena ere Jainkoa dela dasaigunean: Jainkoa da gizakiaren zaindaririk onena; eta Jainkoaganako begirada galtzen denean, zabalik geratzen da atea, gizakiok gure senideen aurka egin ditzakegun geiegikeriarik aundienetarako ere
. (Zorionekoak, pakegilleak
Abenduko idazkitik, 14)
Eta toki berean, ondoren au ateratzen digu Apezpikuak: Ezagutu bearra daukagu kristauok, Jaungoikoak izan bear duela giza-nortasunaren edo duintasunaren oiñarririk sendoena, eta beragatik, baita egiazko pakearen oiñarria ere
.
Leen orrela uste izatea ta antziñakoek orrela siñestea, ulergarri direla esanen digute askok; baiña gaurko jende asko-ikasiari ta argitu-ustekoari, ez dagoela ez Jesus'en argiaren bearrik, ez Jainkoa ezagutzearen bearrik iruditzen zaio, eta Jainkoaren bearrik ere ez dagoela.
Ez al dira uste edo irudipen auek jendeen artean gaur bolo-bolo dabiltzenak?
Baiña orrela ote da egia?
Arazorik sakonen eta nagusienei argi egitekoan eta irtenbidea aurkitzekoan, erlijiozko ikuspegi eta iritziei uko edo muzin egiteak, ona emen zer-nolako ondorioak dakazkien, Apezpiku berak dioenez:
Jakintzan eta teknikan lorpenik aurreratuenak egin arren, erlijio ta moral-alorretan gerta daiteke utsune illun bat, gerekoikeriaren eta txauketa edo triskantzaren zentzugabekeriek egitera eraman gaitzakeena
.
Or dauzkagu begien aurrean gertaera uka-eziñak: Hitler'en eta Musolini'ren aurrerapenak, Stalin eta URSS'enak, USA'ko atomo-leerkaiak... zertarako, milloika gizaki errugabe iltzeko izan ezik?
Zertarako, gosea ta eriotza ugaritzeko ez ba'dira?
Eta sendakintzaren aurrerapen arrigarriak zertarako, jaio-gabeko aurrak milloika iltzekotan?
Sendagaien aurrerapenak zertarako, errialde beartsuetako errukarriei ez laguntzekotan, gure arteko zaar eta gaixo senda-eziñak orduz-leen iltzekotan?
Eta Joan ebanjelariak onela esaten digu:
Gaur ere illuna nagusitzen zaigu politikan, aginte-alorrean, diru-arazoetan, gizon eta emakumeen arteko gordinkerietan, adiskideen saldukerietan, azpi-jokuetan eta beste ainbeste gaitan.
Esan dezagun biarko irakurgaitik Paulo'ren itzez:
Añaga'tar J.